XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udabarro' tar Kepa

Leiaketa irukoitza asi da.

Tartean, Azkarate, Atano X'a ta Gartzia Ariño I'a dira.

Jokoa oso berdindua ta xaltxa bizikoa emango zaigu.

Onela jakingo degu bakoitzak bakarka zenbaiteraiño eltzen diran.

Eta bide batez, oraingo jokaldiak datorren urteko txapelketarako aurrerapide bat izango dira, eskuzko zein geioagoka ori jokatuko dutenean.

Eta ortik sortuko zaio urrengo txapelketari xaltxa biziagoa.

Zergatik ori? Pelotariak urtetan aurrera dijoazelako.

Beraz datorren urtean, aurtengo zarren arteko jokaldi au onen ikusgarri jarri ba-zaigu; datorren urtean zar oiekin, Bergara naparra bere gaztetasunekin sartuko da tartean.

Eta Etxalar'ko semeak sasoia ta giroa ekarriko du berarekin pelota-jokoa bizi-azteko.

Zaletuen auzia ta beren garbitasuna aidean dago oraindik.

Eta gorako bide onetan, eztegu ezer aurreratzen.

Pelotari afizionatuak, profesionalak aiña edo geiago kobratzen dute batzuetan.

Orrekin, zaletuen izena oso koloka gelditzen da.

Pelota jokoari eusteko dirua bear dala.

Egia ori bai; bere barruko zaletasunez bakarrik jokatzen ari dan pelotariari garesti jotzen dio bere ortarako leia; baiña probintzi baten izenari eusteko, fubolistak bezela, diru truke pelotariak inguratzea ere, ezin degu ontzat eman.

Erremontea ta pala aundiko jokoa azkenetan ditugun bitartean, ez da gazte berririk sortzen joko auetarako.

Federazio'ko jaunok! Zer gertatzen da joko auekin, orren arreta gitxi edo bat ere ez artzeko oien alde?

Tapia II'ak bere joko-aidea berriro artzen ari da.

Azkoitiar aurrelari au bere aldi oneko bizitasun eta yayotasuna berritzen, alegiñetan dabil.

Goraka datorren bestea, Retegi naparra da.

Onek bere lekua izango du, bigarren maillako txapelketan.

Eta ezkerti sutsu au eskuzko jokoan indar berrituta dator.

Kontu Retegi'rekin! Bere gaztetasun eta suagatik, txapeldun izateko bidean degu.

Ogeta ta Galarreta ausiko dituan bikoterik ez al-da? Zergatik ez da antolatzen bikoteen arteko txapelketa bat? Onela garbituko litzake galdera onen erantzuna.

Pelotalekuak dituzten Ikastetxeak zer egiten dute pelotaren alde? Eta pelotalekurik ez duten Ikastetxeak, zer? Zer egiten degu guziok, pelotariak ugaldu ditezen?